1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
653/2012 EBAZPENA, urriaren 2koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Asociación de Taxistas de la Ribera de Navarra" lanbide erakundea iraungitzeko erabakia erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
2012ko irailaren 25ean, Nafarroako Gobernuko departamentu honen Elkarteen Erregistroan sartu zen "Asociación de Taxistas de la Ribera de Navarra (ASTARINA)" lanbide erakundearen legezko ordezkaritzak aurkeztutako idazkia. Haren bidez, eskatzen da aipatutako erakundeari baja eman dakiola Elkarteen Erregistroan, 2011ko azaroaren 14an hartutako desegite-erabakiaren ondorioz.
Horretarako aurkeztu den dokumentazioak erakusten duenez, aipatutako elkarteak bete egin ditu desegin eta likidatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoak.
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua eskuduna da langileen sindikatuen, funtzionarioen eta enpresen elkarteen estatutuak erregistratzeko eta biltegiratzeko behar diren eginkizunak betetzeko, hain zuzen ere abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan, apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuan aurreikusitakoak (azken horren bidez Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatu ziren Estatuaren laneko zerbitzuak), eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin bat (horren bidez departamentu honi esleitzen zaizkio Estatutik eskualdatutako zerbitzu horiek).
Kasu honetan, eta aurkeztutako dokumentaziotik ondorioztatzen denez, bete dira elkartea desegiteko prozedurazko tramiteak (bai administratiboak bai likidazioari dagozkionak), hala elkartearen estatutuetan aurreikusitakoak nola kasu honetan aplikatzekoak diren eta aipatu diren arauetan aurreikusitakoak. Horrenbestez, bidezko da eskatutakoari baietz esatea, eta iraungitzat deklaratzen da aipatutako elkartea, eta erregistroan dagozkion oharrak gauzatu dira horretarako.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iraungitzat deklaratzea Tuterako "Asociación de Taxistas de la Ribera de Navarra" lanbide erakundea (erregistroko inskripzio zenbakia: NA/413).
2. Departamentu honen menpe dagoen Lanbide Erakundeen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko urriaren 2an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
Iragarkiaren kodea: F1213911