2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aurrekontuko 2 eta 3/2012 aldaketak. Behin betiko onespena
Buñuelgo Udalak, 2012ko urriaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.
Hasierako onespenaren iragarkia 2012ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urriaren 16an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek erreklamaziorik aurkeztu gabe, bidezko da hemen ematen diren aldaketa hauek behin betikoz onestea:
2012ko aurrekontuko 2. aldaketa
-Kreditu gehikuntza:
2220-22105.-Udaltzainen aldagelak: 600 euro.
4110-60100.-Osasun Etxeko aparkalekua: 66,09 euro.
4320-60000.-Pignatelli kalearen, Norteren eta beste batzuen zolaketa, Toki Inbertsioen 2009-2012ko Plana: 714,50 euro.
4320-62000.-Udal parkea egokitzea: 451,97 euro.
4330-62103.-Argiteria publiko orokorra berritzea: 18.100 euro.
-Finantzabidea:
1-87000.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 19.932,56 euro.
2012ko aurrekontuko 3. aldaketa
-Kreditu berezia:
4330-62701.-Argiteria publiko orokorra berritzea, proiektua eta obra zuzendaritza: 3.000 euro.
-Finantzabidea:
1-87000.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.000 euro.
Buñuelen, 2012ko azaroaren 8an.-Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.
Iragarkiaren kodea: L1215739