226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2012ko aurrekontuko 4. aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa egiteko 4/2012 espedientea hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4/2012 aldaketa

Kreditu berezia:

1210.6220000.-Herriko Etxeko klimatizazioa: 35.000,00 euro.

4220.6220000.-Inbertsioak San Miguel ikastetxe publikoan: 34.000,00 euro.

4221.6220000.-Inbertsioak Auzalar ikastetxe publikoan: 73.000,00 euro.

4320.6010000.-Etxauriko errepidea urb.: 1.000.000,00 euro.

4320.6010100.-San Miguel kaleko espaloiak egokitzea: 50.000,00 euro.

4320.6010300.-Hiriko seinalizazioa: 20.000,00 euro.

4320.6010400.-Hiri altzariak: 21.000,00 euro.

4320.6010700.-Lorategiak eta zuhaitzak egokitzea: 45.000,00 euro.

4320.6011200.-Saneamendu sarea eta errepidearen zoladura Etxauri: 6.700,00 euro.

4330.6210000.-Argiak berriz jartzea: 4.000,00 euro.

4430.6220000.-Inbertsioak hilerrian: 15.000,00 euro.

4522.6250000.-Futbol zelaiko ekipamendua: 5.000,00 euro.

4510.6220000.-Gizarte etxea: 3.000,00 euro.

4510.6250100.-Gizarte etxeko entsegu aretoa egokitzea: 8.000,00 euro.

4530.6290000.-Entzierroko hesiak egokitzea: 6.800,00 euro.

-Finantzabidea:

871.-Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak: 1.319.700,00 euro.

870.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.800,00 euro.

Orkoienen, 2012ko irailaren 1ean.-Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1215436