2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aurrekontuko 8/2012 aldaketa. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2012ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontuko 08/2012 aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ablitasen, 2012ko azaroaren 6an.-Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1215761