226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 238/2009 demanda

José Benito Alvarez Pugak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Eulen Seguridad SAren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000238/2009 demanda prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Laugarrena.-Aurrekoa gorabehera, errekurtsogileari oroitarazi behar zaio prozedura honi jarraipena emateari uko egiten ahal diola, bere eskubidearen aldeko jotzen badu, eta, uste baldin badu Leongo epaitegiak bere erreklamazioa jakiteko eskudunak direla, barruti horretan plantea dezake dagokion demanda.

Ez da bidezkoa beste eskaeran galdegindakoari buruz deus erabakitzea, ez bakarrik planteatutako errekurtsoa osorik ezetsi delako, baizik eta eskatutako informazioak ez duelako zerikusirik prozedura honekin.

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

Xedatu dut: ezesten dut epaitegi honek 2011ko abenduaren 30ean emandako antolaketarako eginbidearen aurka José Benito Alvárez Puga jaunak jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Aipatutako eginbidea alderdi guztietan berresten da.

Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 188. artikuluan ezarritakoarekin bat, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 454-bis artikuluan xedatutakoari dagokionez, ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, galarazi gabe behin betiko ebazpenaren aurka errekurtsoa jartzea, bidezko bada.

Hala agindu eta sinatu du Juan Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Idazkari Judizialen Kidegoko kide eta Iruñeko eta bere barrutiko Lan arloko 4. Epaitegiko titularrak. Fede ematen dut.

Eta José Benito Alvarez Pugari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko urriaren 19an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1214716