2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun azterlana, Noaingo hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1298. lurzatian, Noaingo Lostra etorbideko 47an, Francisco Javier Barrena Mendiórozek sustaturik. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udaleko jarduneko alkate udalburuak, 2012ko azaroaren 6ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Noaingo hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1298. lurzatian, Noaingo Lostra etorbideko 47an, Francisco Javier Barrena Mendiórozek sustatua eta José Luis López del Prá arkitektoak prestatua.
2. Agintzea iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
3. Ebazpen honen berri interesdunari ematea, baita Osoko Bilkurari ere, hura biltzen den lehendabizikoan.
Noain Elortzibarren, 2012ko azaroaren 6an.-Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1215647