226. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2012ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2012ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, 2012ko ekitaldirako aurrekontua onetsi zuen, Batzarreari nahitaezko kontsulta egin ondoren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua Batzarreko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Ariben, 2012ko azaroaren 7an.-Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1215638