159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

951/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2010eko lan egutegia onesten duena.

200/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, martxoaren 1eko 56/2004 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez onetsi ziren errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena egiteko 184 eredua eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak. Ezarri ziren, halaber, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura.

538/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko abenduaren 9an emandako Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Oliba-olio Birjinaren Dastatzaileen Panela sortu zen.

553/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, estepa eremuetako nekazaritza-ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena.

1231/2009 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko behi-esnearen produkzio integraturako erregelamendu teknikoaren aldaketa onesten duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

110/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Javier Carrica Arrese jauna Toki Administrazioko Departamentuko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuko Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

344/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, M.ª Paz Ancizu Iribarren andrea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

105/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, María Amparo Ruiz Martínez andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

2134/2009 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Rosario González Mesas andrea Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzan berriz jartzea xedatzen duena.

2135/2009 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Ángeles Equiza Arizcuren andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Arrotxapeko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3375/2009 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, izangaien hiru zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onesten dituena, suhiltzaileen gidari laguntzaileak, behatokiko peoi begiraleak eta suhiltzaile peoi laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko.

4415/2009 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialista (profila: odol-hodietako interbentzionista) izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

2036/2009 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektua, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatiei dagokiena, aldatzeko espedientea artxibatzen duena. Sustatzailea eremu horretako konpentsazio batzordea izan da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

348/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ekainaren 1eko 211/2009 Foru Aginduko akatsak zuzentzen dituena. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako foru agindu horretan mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak arautu ziren.

349/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren Nafarroako toki entitateentzako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena. Diru-laguntzak 2010. urtean gutxiengo etnikoekin esku-hartze sozialeko proiektuak betetzen laguntzeko dira.

552/2009 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko behin-behineko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

760/2009 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena diru-laguntzak ordaintzeko curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei. Diru-laguntza horiek 2009rako finkatutako modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

1625/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, 2009an eta 2010ean laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzen prozedura ebazten duena.

1.7. BESTELAKOAK

180/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia aldatzen duena.

1014/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Gorritiko (Larraun) hondakin urak arazteko sistemaren hobekuntza" izeneko proiektua eta haren ondoriozko lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen dituena.

541/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza ikasketen maila aurreratua ziurtatzeko proben gaineko zehaztapenak onesten dituena, eta maila aurreratuari buruz azaroaren 7ko 450/2008 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 12ko 527/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako zehaztapenak indarrik gabe uzten dituena.

933/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Carcarko BTAren eta Leringo El Saso industrialdearen arteko zirkuitu soileko 13,2 kV-eko aireko eta lur azpiko linea berriaren proiekturako, Carcarko eta Leringo udal mugapeetan. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

936/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Ollokilandako zerbitzualdea (Uharteko eta Esteribarko udal mugapeak) argindarrez eta urez hornitzeko proiekturako. Sustatzailea Sociedad Municipal de Gestión Areacea, S.A. da.

940/2009 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariarena, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Narbarteko Tipulatz auzoan (Bertizaranako udal mugapea) gas naturala banatzeko sarearen instalazioak eraikitzeko proiekturako. Sustatzailea Gas Navarra, S.A. da.

2833/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Vianako udal mugapean "Viana mendebaldeko BTA" eta "Viana hiriko BTA" lotzeko 13,2 kV-eko linea elektrikorako administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzen duena.

2834/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Los Arcosko industrialde berria hornitzeko 13,2 kV-eko linea elektrikorako administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzen duena.

2835/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, administrazio-baimena eman, proiektua onetsi eta onura publikoaren adierazpena egiten duena linea honetarako: 66 kV-eko linea elektrikoa, "El Sequero-Los Arcos"en 2. faserako, zirkuitu laukoitza, 00.17 zenbakiko euskarritik 00.29 zenbakiko euskarriraino, eta zirkuitu bikoitzean Cordovilla-Recajo lineako 05.05 zenbakiko euskarri berriraino.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketa. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketa. Ondasun higiezinen enkantearen iragarkia.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketa. Ondasun higiezinen enkantearen iragarkia.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atala. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2010eko karga-tasak

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuaren 2010. urterako ordenantza fiskal eta prezio publikoak. Hasierako onespena

BARASOAIN

Aldaketa Barasoain eta Olorizko udalek garatutako plan bateratuko UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuan, Txapardia industrialdea handitzeko. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

ETXABARRI

Boilurra biltzeko debekuaren erabakia

EGUES

2010eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

2009ko aurrekontuan aldaketa egiteko I. espedientea.
Hasierako onespena

EGUESIBAR

Eguesibarko Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

GOIZUETA

Aurrekontuko 3/09 aldaketa. 2009ko aurrekontu orokor
eta bakarraren kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena.

LAKUNTZA

Arau Subsidiarioetako U.A.U. 5.9 unitatearen birzatiketa.
Behin betiko onespena

lerate

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

Ordenantza, Herriko jabari publikoan interes orokorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo bereziaren tasa arautzen duen ordenantzan. Behin onespena

ORKOIEN

2010eko karga-tasak

IRUÑA

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 eremuko LC 2 lurzatia doan lagatzea, Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa eraiki dadin

PITILLAS

Alkatetza bertze baten esku uztea

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

SAN ADRIAN

Administrari-ofizial izateko oposizioa. Kontratatzeko proposamena

TUTERA

Alkatetzaren 26/2009 dekretua, abenduaren 1ekoa

Tuterako Udaleko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua.
Hasierako onespena

UXUE

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

VIANA

Vianako Udaleko albiente izateko
bi lanpostutarako izendatzeko proposamena

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Albienteen izendapena

ALESBES

Deialdia, udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko Ardoi sektoreko J-6.3 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza behin betiko onestea

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia

Iragarkia

Iragarkia. ERREF.: 2009-A-157 lub

Iragarkia. ERREF.: 2009-A-156 lub

Iragarkia

Iragarkia

Iragarkia

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Jendaurreko informazioa

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO UNO DE PAMPLONA

Edicto de notificación demanda 688/2009

JUZGADO DE VIOLENCIA SOBRE LA MUJER
NÚMERO UNO DE PAMPLONA

Divorcio contencioso número 41/2009

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE PRESIDENCIA, JUSTICIA E INTERIOR

Dirección General de Interior. Edictos de notificación

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PERALTA

Negociado de Orden Público

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

TESORERÍA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL

Edicto de notificación de la providencia
de apremio a deudores no localizados

Edictos de notificación de la providencia de apremio
a deudores no localizados