159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2009ko abenduaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, Udalarenak eta Andacelay, S.L. sozietate publikoarenak osatzen baitute, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Eguesen, 2009ko abenduaren 4an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0927822