159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2010eko karga-tasak

Artzibarko Udalak, 2009ko azaroaren 26ko osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez, ondokoa erabaki du:

1. Zergen karga-tasak:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko. (Beren horretan utzi dira joan den urteko karga-tasak).

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,293.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

-Etxebizitza berriak: %2,5.

-Gainerako instalazio eta obrak: %2.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-Tasa: %14. Ehunekoa:

1.-1etik 5 urte bitarte: 2,2.

2.-10 urte bitarte: 2,1.

3.-15 urte bitarte: 2,0.

4.-20 urte bitarte: 2,0.

1.2.-Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz ere, aldez aurretik eta nahi izanez gero, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa, egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artzibarren, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, José Ignacio Videgain Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0927684