159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

760/2009 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena diru-laguntzak ordaintzeko curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei. Diru-laguntza horiek 2009rako finkatutako modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautu zen, eta otsailaren 13ko 47/2009 Ebazpenaren bidez, etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta prozedura arautzen duten jarraibideak onetsi ziren.

2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legeak badu "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko kontu-sail bat.

Otsailaren 20ko 73/2009 Ebazpenaren bidez, ordaindu beharreko diru-laguntzaren modulu ekonomikoa ezarri zen 2009. urterako eta 2009ko urtarriletik abuztura bitarteko aldiari dagokion diru-laguntza eman zitzaien 2008-2009 ikasturtean curriculum egokituko kanpo programaren bat baimenduta duten ikastetxeei.

Ebazpeneko 5. puntuan zehazten dira diru-laguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari aurkeztu beharko dizkion agiriak, 2009ko urriaren 15a baino lehen, moduluaren %15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 egiten duen diru-laguntza ordain dadila.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. 149.028,55 euroko gastua baimentzea eta 149.028,55 euro horiek ondoren aipatzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeei ordain dakizkiela agintzea:

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolari (IFZ G31279961), curriculum egokituko unitate batengatik: 13.548,05 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari (IFZ G31729114) curriculum egokituko bi unitaterengatik: 27.096,10 euro.

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolari (IFZ G31725484), curriculum egokituko hiru unitaterengatik: 40.644,15 euro.

Iruñeko "Etxabakoitz" lantegi-eskolari (IFZ G31780562), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 27.096,10 euro.

Garesko "Puente" ikastetxeari (IFZ Q3100108D), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 27.096,10 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolari (IFZ G31031644), curriculum egokituko unitate batengatik: 13.548,05 euro.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 149.028,55 euro, 2009ko ekitaldirako gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko 410003-41140-4811-322D02 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berriztapen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 17an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0927147