159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-A-156 lub

Áridos y Canteras del Ega, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Áridos y Canteras del Ega, S.L.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Hargunea eginen den udalerria: Aberin (Nafarroa).

Xedea: agregakinak garbitzea.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,23 l/s

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, hargunea ibaiaren eskuinaldean dago. Urpeko elektroponpa batek bultzaturik, ura 4.500 m³-ko baltsa erregulatzaile batera pasatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko azaroaren 19an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E0927703