159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

2036/2009 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektua, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatiei dagokiena, aldatzeko espedientea artxibatzen duena. Sustatzailea eremu horretako konpentsazio batzordea izan da.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 950/2009 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektua, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatiei dagokiena, aldatzeko espedientea, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Ebazpen hori 2009ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an, baita Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere, 2009ko uztailaren 29an, eta espedientea jendaurrean jarri zen.

Eguesibarko Udalak espedienteari egindako alegazioen idazkia jaso eta Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko konpentsazio batzordeari igorri zitzaion. Horrek, 2009ko urriaren 14an, espedientea artxibatzeko eskatu zuen, neurtzean hainbat akats egin izanaz oharturik.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Artxibatzea Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremuko birzatiketa proiektua, A-1.3, B-3.4, B-4, C-8, D-7, G-1.1, H-1.2, H-1.3, VP-1, VB-1 eta VE-1 lurzatiei dagokiena, aldatzeko espedientea, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako, Iruñeko, Uharteko eta Eguesibarko udalei eta sustatzaileari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 2an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0927798