159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2134/2009 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Rosario González Mesas andrea Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzan berriz jartzea xedatzen duena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2004ko martxoaren 26an emandako epaiaren betearazpena dela-eta Rosario González Mesas andreak jarritako 9608/2005 babes-errekurtsoaren autoetan, Konstituzio Epaitegiaren Bigarren Salak 2009ko apirilaren 20an emandako Epaiaren bidez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak azaroaren 15ean emandako 875/2005 Autoaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari agindu zaio behar diren jarduketak egin ditzala Rosario González Mesas andrea Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzan berriz jartzeko, horrela eraginkorra izanen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailaren irailaren 9ko 1425/2004 Ebazpenaren bidez egindako izendapena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 26an emandako 2941/2009 Ebazpenaren bidez, 875/2005 Autoa eta lehen aipatutako xedapen guztiak betearazteko agindu zuen.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Rosario González Mesas andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzan berriz jartzea, horrela eraginkorra izanen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudetzailearen irailaren 9ko 1425/2004 Ebazpenaren bidez egindako izendapena.

2. Interesdunak hamar egun naturaleko epea izanen du Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzaz jabetzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, baita Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0927157