159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuaren 2010. urterako ordenantza fiskal eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2009ko azaroaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2010erako aldaketa Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta orobat onetsi hasiera batean Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen determinazioak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoa betez.

Aipatu osoko bilkuran Barañaingo Udalak orobat erabaki zuen 2010erako beren horretan uztea gainerako ordenantza fiskalak, eta egun indarra izanik Lagunak Udal Zerbitzuaren gainerako prezio publikoen ordainarazpena arautzen dutenak, 2009rako onetsi baitziren.

Aipatu legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da gutienez ere 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela aitzineko adierazpen zatian adierazitako epean jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, aipatu legeak betetzeko.

Barañainen, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0927661