159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

348/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ekainaren 1eko 211/2009 Foru Aginduko akatsak zuzentzen dituena. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako foru agindu horretan mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak arautu ziren.

Ikusita Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren ekainaren 1eko 211/2009 Foru Agindua, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

Aipatu foru aginduan akatsak atzemanda, bidezkoa da zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Atzemandako akatsak zuzentzea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren ekainaren 1eko 211/2009 Foru Aginduan, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak arautzen dituen horretan.

Foru agindu horren 2.2 artikuluan,

honela dio:

A.2) Mendekotasun handia, 1. maila:

TARTEAK

MURRIZKETAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 1,35era

%0,00

IPREM halako 1,35etik 1,50era

%10,00

IPREM halako 1,50etik 1,80ra

%20,00

IPREM halako 1,80tik 2ra

%35,00

IPREM halako 2tik 3ra

%35,00

IPREM halako 3tik 4ra

%44,00

IPREM halako 4tik 4,50era

%44,50

IPREM halako 4,50etik 5era

%45,00

IPREM halako 5etik 10era

%47,50

Honela behar du:

A.2) Mendekotasun handia, 1. maila:

TARTEAK

MURRIZKETAREN EHUNEKOA

IPREM halako 1 baino gutxiago

%0,00

IPREM halako 1etik 1,35era

%0,00

IPREM halako 1,35etik 1,50era

%10,00

IPREM halako 1,50etik 1,80ra

%20,00

IPREM halako 1,80tik 2ra

%33,00

IPREM halako 2tik 3ra

%35,00

IPREM halako 3tik 4ra

%44,00

IPREM halako 4tik 4,50era

%44,50

IPREM halako 4,50etik 5era

%45,00

IPREM halako 5etik 10era

%47,50

2. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Foru agindu hau igortzea Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako Zerbitzuen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 2an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0927761