159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aurrekontuko 3/09 aldaketa. 2009ko aurrekontu orokor
eta bakarraren kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena.

Goizuetako Udalak aho batez, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2009ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, 2009ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2009ko abenduaren 7an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0928325