159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Pedro María Echeguia Tellechea.

IFZ: 72674074 P.

Helbidea: Leku Eder k. 12, 1. D, 31791-Sunbilla (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Kokoriko erreka.

Eskatutako emaria: 0,0460 l/s

Tokia: 1. poligonoko 3. lurzatia, 87. fazeria-Berroaran mendiak.

Udalerria eta probintzia: Sunbilla (Nafarroa).

Xedea: Larrakaitz baserria hornitzea.

Obren azalpen laburra eta xedea:

Pedro María Echeguia Tellecheak Sunbillako (Nafarroa) udal mugapean Kokoriko errekako ura ateratzeko aprobetxamendua eskatu du, Larrakaitz baserriko etxeko erabileretarako. Emaria 0,046 l/s-koa da.

Ur-harguneko kutxetatik 90 mm-ko diametroa duen hodia irteten da, zanga batean sarturik basoko pista gurutzatu, eta polietilenozko biltegi aurrefabrikatu bateraino iristen da. Hodiak 2.500 metroko luzera du eta biltegiak 2,5 m³-ko edukiera. Biltegitik beste hodi batek eramaten du ura Larrakaitz baserriraino. Aurrekoaren berdina da eta 700 m-ko luzera du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Sunbillako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2009ko azaroaren 27an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E0927801