159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 26/2009 dekretua, abenduaren 1ekoa

Gaurko egunarekin, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondokoa eman du:

"Tuterako Udalak, 2007ko uztailaren 3an eginiko osoko bilkura berezian, Informazio Batzordeak sortzeari eta haien osaketari buruzko ondoko erabakia hartu zuen, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bestetik, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren antolaketa administratiboaren Erregelamendua onetsi zuen, eta haren testua 2009ko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, aurreko antolamenduaren ondoan zenbait aldaketa zituela.

Halaber, 2009ko abuztuaren 31n, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Tuterako Udalaren eta bere erakunde autonomoen plantilla organikoaren behin betiko onespena, aplikatzeko azken tramitea. Haren egitura egokiturik dago aipatutako erregelamenduan agertzen denera.

2009ko irailaren 30eko osoko bilkuran Informazio Batzordeen izendapena egokitu zen egitura berrira eta haien ordezkari berriak izendatu ziren. Osoko bilkura hartan erabaki zen izena aldatzea Giza Baliabideen Informazioa Batzordeari, handik aitzina Barne Araubidearen Informazio Batzordea izan zedin, xedea hau izanik: "irizpena ematea bai langileei dagozkien aferez bai zuzenean Alkatetzaren mende dauden administrazio unitateei dagozkienez, salbu eta bertzelako informazio batzordeen eskumen zuzenekoak diren aferak, hala nola aurrekontuen onespena edo trafikoaren ingurukoak".

Udal honen Erregelamendu Organikoak, bere 39. artikuluko a) atalean, zehazten du berez alkatea dela Informazio Batzorde guztien burua; halarik ere, egiazko burutza lanetarako edozein zinegotzi eskuordetu ahal duela, betiere Batzordeak berak hala proposaturik eta Batzordean bertan egin hautespenaren ondotik.

2009ko azaroaren 19an Barne Araubidearen Informazioa Batzorderako deialdia eginik, bertzeak bertze haren burutza hautatzeko, María-Isabel Echave Blanco hautatu da.

Ikusirik, beraz, Barne Araubidearen Informazioa Batzordeak egin duen proposamena, eta toki araubideko arauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, hauxe dekretatu dut:

Lehenbizikoa.-Barne Araubidearen Informazioa Batzordeko egiazko burutza María-Isabel Echave Blancoren eskutan uztea:

Bigarrena.-Eman bekio dekretu honen berri Udalaren Osoko Bilkurari; jakinaraz bekie ukitutako zinegotziei eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, dekretuaren sinadura egunaren biharamunetik eragina izanen badu ere.

Tuteran, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0927660