159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1231/2009 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko behi-esnearen produkzio integraturako erregelamendu teknikoaren aldaketa onesten duena.

Abereen produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere-produkzioa "abere produkzio integratutzat" jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.

Foru dekretu horren arabera, Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena egin behar du, besteak beste.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak aldeko txostena eman duela, 2009ko urriaren 23ko bilkuran, behi esnearen produkzio integraturako erregelamendu teknikoaren aldaketari buruz.

Erregelamenduaren aldaketa horrek Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behi-esnearen produkzio integraturako erregelamendu teknikoko aldaketak onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web gunean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko azaroaren 24an.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

Iragarkiaren kodea: F0927537