159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

552/2009 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko behin-behineko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 276/2009 Ebazpenaren bidez (kontabilitateko espedientea: 40003454), gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Ebazpen hura 2009ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.

Ikusi dira instrukzio organoaren proposamena eta Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuaren txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gizarte ekimeneko ikastetxeei ematea ebazpen honi atxikitako I. ERANSKINean adierazten diren diru-kopuruak. Horretarako, interesdunei eskatzen zaie 2009ko azaroaren 30a baino lehen aurkezteko jatorrizko fakturak, edo fotokopia konpultsatuak, ordaindu dutela egiaztatzen duen agiriarekin batera, edo, bestela, obra egiaztagiriak, eraikuntza enpresak eta obraren zuzendaritza fakultatiboak sinatuak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

2. Vianako "Erentzun" Ikastola kanpo uztea, eskaera ez aurkezteagatik deialdiaren 6. oinarrian adierazitako epean.

3. 147.976,03 euroko gastua erabilgarri edukitzea, onuradunek I. eranskinean adierazitako diru-kopuruak erabiltzeko, 2009ko gastuen aurrekontuko "Gizarte ekimeneko ikastetxeetan obrak egiteko diru-laguntza" izeneko 410001-41810-7819-325100 kontu-sailaren kargura.

4. 52.023,97 euroko diru-kopurua gastu konpromisotik kentzea. Zenbateko hori baimendutakoaren (200.000 euro, BEZa barne) eta emandakoaren arteko (147.976,03 euro, BEZa barne) diferentzia da.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta I. eranskina ikastetxe eskatzaileei, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari eta Obra Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

I. ERANSKINA

IKASTETXEA

DIRU-LAGUNTZAREN XEDEA

IFZ

DIRU-LAGUNTZA

ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZON IKASTETXEA

Barne erreforma, bi ikasgela berri eta komun bat egiteko beheko solairuan

R-3100143-A

26.606,37

ANUNCIATA-FESD IKASTETXEA

Birmoldaketa eta banaketa lanak; lau ikasgela banatzeko, ikastetxearen premia berrietara egokitze aldera.

G84934371

33.234,82

LUIS AMIGÓ IKASTETXEA

Birmoldaketa eta banaketa lanak; bi ikasgela eta komun bat birmoldatzeko. Lau tutoretza berri eta biltegi bat egin nahi dira argi patio batean.

R-3100267-H

48.236,19

MATER DEI IKASTETXEA

Haur Hezkuntzako bi ikasgela birbanatzeko eta eremu horretan bi komun egiteko lanak. Kanpo arotzeria ordeztea, eta aipatutako ikasgelak margotzea.

V-31546930

39.898,65

GUZTIRA

147.976,03

Iragarkiaren kodea: F0927276