159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2835/2009 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, administrazio-baimena eman, proiektua onetsi eta onura publikoaren adierazpena egiten duena linea honetarako: 66 kV-eko linea elektrikoa, "El Sequero-Los Arcos"en 2. faserako, zirkuitu laukoitza, 00.17 zenbakiko euskarritik 00.29 zenbakiko euskarriraino, eta zirkuitu bikoitzean Cordovilla-Recajo lineako 05.05 zenbakiko euskarri berriraino.

2008ko azaroaren 27an Iberdrola DESAUk eskatu zuen tramitazio administratiboa egin zedila ondoko proiektua onesteko eta bere onura publikoaren adierazpena egiteko: 66 kV-eko linea elektrikoa, "El Sequero-Los Arcos"en 2. faserako, zirkuitu laukoitza, 00.17 zenbakiko euskarritik 00.29 zenbakiko euskarriraino, eta zirkuitu bikoitzean Cordovilla-Recajo lineako 05.05 zenbakiko euskarri berriraino.

Iberdrola DESAUren eskaera jendaurrean jarri zen. Horretarako, 2009ko apirilaren 3ko Diario de Navarra egunkarian eta 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 19koan, argitaratu zen, eta iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei eguneko epea ezarri zen egokitzat jotzen ziren erreklamazioak egiteko; era berean, ukitutako erakundeek, ondotik datozenek, txostena egin zezatela eskatu zen: Compañía Logística de Hidrocarburos, Berrueza S.A. Telefónica S.A., Ebroko Ur Konfederazioa eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentua. Era berean, ukitutako udalei ere eskatu zitzaien: Mendabia, Elizagorria, Torres del Río, Santsol, El Busto, Piedramillera eta Los Arcos.

Ebroko Ur Konfederazioari, Telefónica S.A.ri, Compañía Logística de Hidrocarburos S.A.ri eta Mendabia, Elizagorria, Torres del Río, Santsol, El Busto, Piedramillera eta Los Arcosko udalei eskatutako txostenetan ez da proiektua gauzatzeko alegaziorik aurkeztu, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren Zainketa Zerbitzuak jarritako baldintzak kontuan hartu dira proiektua idazteko, enpresak adierazi duenaren arabera.

Jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu dira:

1. alegazioa, Libia Pérez Alcalde andrearena. Elizagorriko udal mugapeko 1. poligonoko 829. lurzatiaren jabea da, eta 128 m luzeko eta 4,6 m zabaleko hegalkin zortasunak ukituko du (589 m denera). Bestalde, 45. euskarria partekatzen du Elizagorriko herrilurretako 1. poligonoko 1026. lurzatiarekin. Bi finken artean proiektatu da eta 3 m² okupatuko ditu. Bi finkak lehorreko laboreetarako dira.

Eskaera egiten duen enpresaren arabera, eskatutako aldaketa gauzatu gauzatu daiteke, baina ukitutako tartean eginen litzatekeen aldaerak %10eko baino kostu handiagoa izanen luke, hots, abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluak gehieneko muga gisa ezarritakoa baino handiagoa. Beraz, ez da eskaera onartu.

Hortaz, 1. alegazioa ezetsi egin da.

2. alegazioa Ignacio Zugasti Landa jaunak egin du, Luz Barragán Landa andrearen ordezkari. Luz Barragán Landa andrea Santsoleko 4. poligonoko 82. lurzatiaren eta Piedramillerako 3. poligonoko 53. lurzatiaren jabea da. Honako hau eskatzen da:

a) Santsoleko 4. poligonoko 82. lurzatiari dagokionez, alda dadila 00.52 zenbakiko euskarriaren kokapena, eta jar dadila mugakide den herrilurrean, Santsoleko 4. poligonoko 112. lurzatian.

Eskaera egin duen enpresak adierazi du onartzen duela 00.52 zenbakiko euskarria Santsoleko 4. poligonoko 112. lurzatian jartzeko proposamena.

Hortaz, 00.52 zenbakiko euskarria Santsoleko 4. poligonoko 112. lurzatian jartzeko eskaera baietsi da.

b) Piedramillerako 3. poligonoko 53. lurzatiari dagokionez, linea alda dadila, finka alde batetik zeharka dezan, erditik pasatu beharrean.

Eskaera egin duen enpresak adierazten du ezen proiektatutako trazadura, Piedramillerako 3. poligonoko 53. lurzatian barna pasatzean, Nafarroako Gobernuak onetsitako UPSan aukeratutako zerrendaren barnean dagoela. Gainera, enpresaren arabera, euskarriak banatzean saiatu da nekazaritzako alorrak ahalik gutxien ukitzen, eta horretarako 55. lurzatiarekiko mugan jarri da euskarri bat, ezpondaren oinean, eta beste euskarria, Paula errekatik hurbil dagoena, errekatik gutxieneko distantziara, erregelamenduaren arabera. Bestalde, trazadura finkako mugara aldatzeak ez luke saihestuko lurzatia ukitzea, zeren zortasunerako erregelamenduzko distantzia gorde beharko bailitzateke Iruñea-Logroño autobiarekin. Eta, bukatzeko, enpresak adierazi du eskatutako aldaketak %10eko kostua baino handiagoa eskatzen duela, hots, abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluak gehieneko muga gisa ezarritakoa baino handiagoa. Beraz, ez du eskaera onartu.

Hortaz, 2. alegazioa ezetsi egin da.

3. alegazioa, Noelia Ramón Lizarraga andrearena, Jesús Fernández de Arcaya Galdiano jaunaren ordezkariarena. Eskatzen du, kontuan hartuz linea tramitatzeko epea luzea dela, ukitutako jabeekin adiskidetasuneko akordioak egin daitezela, eta aintzat har dadila linea egiten denean "Socuenca" izeneko finkaren balioa gutxituko dela, ardogintzarako mahastia baita.

Enpresa eskatzaileak adierazten du saiatuko dela ukitutako ahalik eta gehienekin ados jartzen eta, mahastiaren balio galtzeari dagokionez, hori prezio-orri batean balora daitekeela dio.

Horren ondorioz, ezin da enpresa eskatzailea behartu ukitutako guztiekin akordioak egitera. Horregatik, 3. alegazioa ezetsi egin da.

4. alegazioa, Jesús Fernández de Arcaya Galdiano jaunak egin du, Joaquina Galdiano Lázaro hildakoaren semea den aldetik. Joaquina Galdiano Lázaro andrea El Bustoko udal mugapeko 2. poligonoko 72. lurzatiaren jabea zen. Eskatzen du egiazta dadila ea ukitzen duen linea zirkuitu bikoitzekoa ote den, eta kontuan har dadila jabearen lurzati guztiak finka bakar gisa hartzeko aukera eta ukipenaren luzera, denera, 1.019 m dela. Gainera, 72. lurzatian ukipenaren luzera ez omen dator bat jakinarazitakoarekin.

Eskaera egin duen enpresak adierazten du zirkuitu bikoitzekoa dela eskatzailearen lurzatiak ukitzen dituen linea, ez duela eragozpenik jabearen lurzati guztiak finka bakar gisa kontuan hartzeko eta, ukipenaren luzeraren neurriari dagokionez, baieztatzen da 454 m direla El Bustoko udal mugapeko 2. poligonoko 72. lurzatian, 947 m luze dela finka guztien gaineko ukipena, eta horietarik 43 metrok Santsoleko 4. poligonoko 198. lurzatia ukitzen dutela. Beraz, ez da eskaera onartu.

Hortaz, 4. alegazioa ezetsi egin da.

5. alegazioa, Serafín Pérez Onratia jaunarena. El Bustoko 2. poligonoko 82. lurzatiaren jabea da, eta eskatzen du alda dadila 66. euskarriaren kokapena. Poligono horretako 81 lurzatiarekiko mugan proiektatu da.

Enpresa eskatzaileak adierazten du proiektatutako trazadura, El Bustoko 2. poligonoko 82. lurzatian barna pasatzean, Nafarroako Gobernuak onetsitako UPSan aukeratutako zerrendaren barnean dagoela, mugatik 10 metrora kokatu dela 00.66 zenbakiko euskarria, euskarriaren inguru guztian egin ahal izateko nekazaritzako lanak eta, gainera, euskarri hori aldatuz gero lekorradura izatetik angelukoa izatera pasatuko litzatekeela, eta gauza bera 00.65 zenbakiko euskarriarekin, eta horrek berarekin ekarriko luke ukitutako tartea aldatzean %10eko baino kostu handiagoa izatea, hots, abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluak gehieneko muga gisa ezarritakoa baino handiagoa. Beraz, ez da eskaera onartu.

Hortaz, 5. alegazioa ezetsi egin da.

6. alegazioa, Teresa Esparza Hermoso de Mendoza andrearena. Mendabiako 3 poligonoko 1.733 zenbakiko lurzatiaren jabea da, eta eskatzen du balio galtzeak onar daitezela, aipatzen dituen alderdi teknikoak direla-eta: kalte material zehatzak, luzoruaren eta aireko espazioaren okupazioak sortutako kalte iraunkorrak eta zortasunak, eremu elektromagnetikoek, elektrokuzio arriskuek, eremu elektrikoek, koroa efektuak eta ekaitzen eta baldintza klimatiko txarren ondoriozko arriskuek eragindako ukipenak.

Eskaera egindako enpresak adierazten du ezen trazadura, Mendabiako udal mugapeko 3. poligonoko 1.733. lurzatian barna pasatzen denean, Nafarroako Gobernuak onetsitako UPSan aukeratutako zerrendan dagoela, indarreko erregelamenduzko legeak betetzen dituztela linearen zortasunaren alderdi teknikoek eta administratiboek eta mahastiaren ustiaketak ez duela jasaten inola ere ez lineak sortutako segurtasun faltarik ez eragin elektromagnetikorik. Beraz, aurkeztutako alegazio bakar bat ere ez da onartu.

Hortaz, 6. alegazioa ezetsi egin da.

7. alegazioa, Fernando eta Concepción Esparza Hermoso de Mendoza eta Esteban Hermoso de Mendoza Martínez jaun-andreena. Mendabiako 3. poligonoko 1.730., 1.731. eta 1.732. lurzatien jabeak dira, eta hegalkin zortasunak ukituko ditu. Eskatzen dute balio galtzeak onar daitezela, aipatzen diren alderdi teknikoengatik: kalte material zehatzak, luzoruaren eta aireko espazioaren okupazioak sortutako kalte iraunkorrak eta zortasunak, eremu elektromagnetikoek, elektrokuzio arriskuek, eremu elektrikoek, koroa efektuak eta ekaitzen eta baldintza klimatiko txarren ondoriozko arriskuek eragindako ukipenak.

Eskaera egindako enpresak adierazten du ezen trazadura, Mendabiako udal mugapeko 3. poligonoko 1.730., 1.731. eta 1.732. lurzatietan barna pasatzen denean, Nafarroako Gobernuak onetsitako UPSan aukeratutako zerrendan daudela, indarreko erregelamenduzko legeak betetzen dituztela linearen zortasunaren alderdi teknikoek eta administratiboek eta mahastiaren ustiaketak ez duela jasaten inola ere ez lineak sortutako segurtasun faltarik ez eragin elektromagnetikorik. Beraz, aurkeztutako alegazio bakar bat ere ez da onartu.

Hortaz, 7. alegazioa ezetsi egin da.

8. alegazioa, Honorato Julio eta Joaquín Garín Ciriza jaunena. Piedramillerako 3. poligonoko 8. eta 29. lurzatien jabeak dira, eta eskatzen dute finkaren lur motaren sailkapena alda dadila, "larreak" izatetik "lehorreko alor" izatera, eta 73. euskarriaren kokapena aldatu eta lurzatiaren mugan jar dadila, 1. puntua (koordenatuak: (X:564.127; Y:4.709.559) eta 2. puntua (koordenatuak: X:564.219; Y:4.709.621) elkartzen diren tokiren batean, edo 3. puntuan (koordenatuak: X:564.193; Y:4.709.670).

Enpresa eskatzaileak adierazten du espedientean jasoko duela finkaren lur motaren sailkapenaren aldaketa; "larreak" izan beharrean "lehorreko alorrak" izanen dira.

73. euskarriari dagokionez, enpresa eskatzaileak adierazi du Nafarroako Gobernuak onetsitako UPSan aukeratutako zerrendan dagoela, eta harekin bat, aztarnategi arkeologikoetarako segurtasun distantziak mantendu dira, kasu honetan 30 m. Beraz, 1. kokapenak ez luke aipatutako distantzia izanen eta horren ondorioz ezin da onartu. Beste bi puntuek, 2.ak eta 3.ak, trazadura aldatzea eskatzen dute, halako moduz non %10eko kostua baino handiagoa ekarriko bailuke, hots, abenduaren 1eko 1995/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluak ezarritako gehieneko muga baino handiagoa.

Hortaz, 8. alegazioan, ezetsi egiten da 73 zenbakiko euskarria aldatzeko eskaera.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Linea berri honen ezarpena baimentzea: 66 kV-eko linea elektrikoa, "El Sequero-Los Arcos"en 2. faserako, zirkuitu laukoitza, 00.17 zenbakiko euskarritik 00.29 zenbakiko euskarriraino, eta zirkuitu bikoitzean Cordovilla-Recajo lineako 05.05 zenbakiko euskarri berriraino.

2.-Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta lege hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3.-Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea, Laureano Sánchez Casafranca eta Héctor Sánchez Segura industria ingeniari teknikoek sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4.-lberdrola DESAUri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5.-Ebazpen hau Iberdrola DESAUri (helbidea: Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruña) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, administrazio bidea amaitzen ez duenez, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0927629