159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

180/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia aldatzen duena.

Eskola elkartean ikasleen gurasoen parte-hartzea handitu nahian, maiatzaren 28ko 79/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia eratu zen, hezkuntza sistemari dagozkion gaiak argitu, aztertu, eztabaidatu eta segimendua egiteko kide anitzeko organo gisa.

Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 14ko 178/2008 Foru Aginduaren bidez, ikasleen gurasoen elkarteen federazioak Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaian izanen dituen ordezkariak eta mahaiko idazkaria izendatu ziren.

Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak egindako aldeko txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ana Isabel Ávila Navarrete andrea izendatzea British-Til-A Ikasleen Gurasoen Federazioaren ordezkaria Nafarroako Ikasleen Gurasoen Mahaian, eta Joaquín Rodríguez del Río jauna, haren ordezko.

2. Pedro María Baile Torrea jaunak CONCAPA Federazioaren ordezkari gisa mahaian duen kargutik kentzea.

3. Soledad Sucunza Berasain andrea, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko aholkularia, Ikasleen Gurasoen Mahaiko idazkari izendatzea.

4. Isabel Sucunza Berasain andreak Ikasleen Gurasoen Mahaiko idazkari gisa mahaian duen kargutik kentzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta CONCAPA, FAPACENA, HERRIKOA, SORTZEN eta FACBRITISH-TIL-A federazioei.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 10ean.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0927423