159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

200/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, martxoaren 1eko 56/2004 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez onetsi ziren errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena egiteko 184 eredua eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak. Ezarri ziren, halaber, Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura.

Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren bidez, 184 eredua onetsi zen, errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena egiteko. Horrekin batera, hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren eta Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri. Gero, 184 ereduaren araubidean zenbait aldaketa partzial egin dira, horretarako behar diren foru aginduen bidez.

Foru agindu honen bidez, bazkideen, oinordekoen, erkideen edo partaideen izenen zerrenda jasotzeko barreneko orria aldatzen da. Orri hori martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren I. eranskinean agertzen da. Gainera, 184 ereduan 2. motako erregistroko eremu batzuen azalpenak aldatzen dira, aipatutako foru agindu horren II. eranskinean daudenak (eranskin horren ordez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 236/2008 Foru Aginduaren eranskina onetsi zen), hori guztia errenta-egozpenaren araubidea duten entitateek kide bakoitzari egotzitako atxikipenen eta konturako sarreren errenta-iturriak zehazteko asmoz.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 62. bis artikuluaren 4. idatz-zatiak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen informazio-aitorpenaren eredua ezartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 184 ereduko bazkideen, oinordekoen, erkideen edo partaideen izenen zerrenda jasotzeko orria aldatzea.

Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren I. eranskinean dagoen 184 ereduko bazkideen, oinordekoen, erkideen edo partaideen izenen zerrenda jasotzeko orria foru agindu honen eranskinean dagoenak ordeztuko du. Eredu horrek bi ale ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

2. artikulua. 184 ereduko diseinu fisikoen eta logikoen 2. motako erregistroa (entitatearen erregistroa) aldatzea.

Bat.-Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 184 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (entitatearen erregistroa), "Gakoa" eremuan (77 idazgunea), gako hauen azalpenak aldatzen dira: A (Ondasun higigarrien kapitalaren etekinak), C (Ondasun higiezinen kapitalaren etekinak) eta D (Enpresa edo lanbide jardueren etekinak). Hemendik aurrera, honela erredaktatuak egonen dira:

77

Alfabetikoa

GAKOA

"A

ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ETEKINAK.

Atzerrian lortutako etekinak badira eta Espainiak ez badu atzerriko herrialde horrekin hitzarmenik (informazio-trukerako klausularekin) zergapetze bikoitza saihesteko, ez dira kontuan hartuko errenta positiboak gainditzen dituzten errenta negatiboak, herrialde berean eta iturri beretik lortuak badira. Soberakina hurrengo lau urteetan kontatuko da eta zenbatekoa gako honekin adieraziko da: ''L. Espainiarekin hitzarmenik ez duten herrialdeetan lortutako errenta negatiboen soberakina''.

77

Alfabetikoa

GAKOA

"C

ONDASUN HIGIEZINEN KAPITALAREN ETEKINAK.

Atzerrian lortutako errentak badira eta Espainiak ez badu atzerriko herrialde horrekin hitzarmenik (informazio-trukerako klausularekin) zergapetze bikoitza saihesteko, ez dira kontuan hartuko errenta positiboak gainditzen dituzten errenta negatiboak, herrialde berean eta iturri beretik lortuak badira. Soberakina hurrengo lau urteetan kontatuko da eta zenbatekoa gako honekin adieraziko da: ''L. Espainiarekin hitzarmenik ez duten herrialdeetan lortutako errenta negatiboen soberakina''.

D

ENPRESA EDO LANBIDE JARDUERETAKO ETEKINAK.

Atzerrian lortutako errentak badira eta Espainiak ez badu atzerriko herrialde horrekin hitzarmenik (informazio-trukerako klausularekin) zergapetze bikoitza saihesteko, ez dira kontuan hartuko errenta positiboak gainditzen dituzten errenta negatiboak, herrialde berean eta iturri beretik lortuak badira. Soberakina hurrengo lau urteetan kontatuko da eta zenbatekoa gako honekin adieraziko da: ''L. Espainiarekin hitzarmenik ez duten herrialdeetan lortutako errenta negatiboen soberakina''.

Bi.-Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 184 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (entitatearen erregistroa), "Jarduera mota" (83 idazgunea) eremuko azalpenaren bukaeran lerroalde hau gehitzea:

83

Zenbakizkoa

JARDUERA MOTA.

"Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da."

Hiru.-Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 184 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (entitatearen erregistroa), "Taldea edo epigrafea J.E.Z." (84-87 idazguneak) eremuko azalpenaren bukaeran lerroalde hau gehitzea:

84-87

Zenbakizkoa

TALDEA EDO EPIGRAFEA J.E.Z.

"Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da."

Lau.-Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 184 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2. motako erregistroan (entitatearen erregistroa), "Pertsona edo entitate lagapen-hartzailearen IFZ" (88-96 idazguneak) eremuaren izena eta azalpena aldatzea. Hemendik aurrera honela erredaktatua izanen da:

"88-96

Alfazenbakizkoa

PERTSONA EDO ENTITATE LAGAPEN-HARTZAILEAREN IFZ/INBERTSIO KOLEKTIBOKO ERAKUNDEAREN IFZ.

"Gakoa" eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) "B" adierazi bada, kapital propioak jaso dituen entitate lagapen hartzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) adieraziko da eremu honetan.

"Gakoa" eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) "E" adierazi bada, inbertsio kolektiboko erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) adieraziko da eremu honetan.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da."

3. artikulua. 184 ereduaren diseinu fisikoen eta logikoetako 2 motako erregistroa (bazkidearen, oinordekoaren, erkidearen edo partaidearen erregistroa) aldatzea.

Bat.-Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 184 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2 motako erregistroan (bazkidearen, oinordekoaren, erkidearen edo partaidearen erregistroa), "Azpigakoa" (94-95 idazguneak) eremuko azalpenean azpigako hauek sartu dira:

94-95

Zenbakizkoa

AZPIGAKOA.

"K gakoari dagozkion erregistroetan erabili behar diren azpigakoak (atxikipenak eta konturako sarrerak):

01

Ondasun higigarrien kapitalaren etekinengatik.

02

Hiriko ondasun higiezinen errentamenduengatik.

03

Enpresa edo lanbide jardueretako etekinengatik.

04

Ondare-gehitzeagatik.

05

Beste kontzeptu batzuengatik."

Bi.-Martxoaren 1eko 56/2004 Foru Aginduaren II. eranskinean onetsitako 184 ereduaren diseinu fisiko eta logikoetako 2 motako erregistroan (bazkidearen, oinordekoaren, erkidearen edo partaidearen erregistroa), "Zenbatekoa (etekina/atxikipena/kenkaria)" (96-108 idazguneak) eremuaren azalpenaren hamaikagarren lerroaldea aldatu da. Hemendik aurrera honela erredaktatua izanen da:

"96-108

Alfazenbakizkoa

ZENBATEKOA. (ETEKINA/ ATXIKIPENA/ KENKARIA).

''Gakoa'' eremuan (bazkidearen, oinordearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren 2 erregistro motaren 93 idazgunea) ''K'' adierazi bada eta ''Azpigakoa'' eremuan (bazkidearen, oinordearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren 94-95 idazguneak) 01", "02", "03", "04" edo "05" adierazi bada, eremu honetan zera adieraziko da:

Entitateko kideari egozten ahal zaizkion atxikipenen edo konturako sarreren zenbatekoa."

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2009. urteari eta ondokoei dagozkien aitorpenetan izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

F0927881_0.pdf

Iragarkiaren kodea: F0927881