159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udaleko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tuterako Udaleko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2009ko abenduaren 4an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0927830