159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketa. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela ''Azucarera Promociones Inmobiliarias, S.A." delakoaren (IFK: A31238058) aurka, eta bertan 2009ko urriaren 19an Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezinak. Enkantea 2010eko urtarrilaren 22an eginen da, 08:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko lehen solairuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2010eko urtarrilaren 22an eginen da, 08:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko lehen solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

Lehenengo lotea:

Erregistrokoa.-32.966 zenbakiko finka, Tuterako Jabetza Erregistroko 2.874. liburukia, 682. liburua, 25. orria. Merkataritzako lokala, Tuterako Azucarera plazako 2an den II. blokeko eraikinaren beheko solairuan kokatua. Ehun eta berrogeita lau metro koadro eta hogeita hemezortzi dezimetro koadroko azalera eraikia du.

Katastrokoa.-Merkataritzako lokala, Tuterako Azucarera plazako 2an, beheko solairuan, kokatua. 1. poligonoa, 325. lurzatia, 1. azpiarea, 58. hiri-unitatea, 93 m²-koa.

Titulartasuna.-"Azucarera Promociones Inmobiliarias, S.A."ren alde, haren jabea baita, banantzea dela eta, 1992ko abuztuaren 20an egindako eskritura bidez, 1. inskripziotik ateratzen denez.

Kargak:

B letrako enbargoa, Blasco y Esparza, S.L.rentzat (728/2004 prozedura, Tuterako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegia) tronkoko 23.990,15 euro erreklamatzeko, baita 3.000,00 euro ere berandutze interes, gastu eta kostuen gisa. 2007ko iraillaren 7an, Tuterako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiak zein idatzohar dagoen indarrean adierazi zuen. Enbargo hori luzatu egin da 2008ko irailaren 24n, H letrarekin.

-C letrako enbargoa, Blasco y Esparza, S.L.rentzat (751/2004 prozedura, Tuterako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegia) tronkoko 23.929,80 euro erreklamatzeko, baita 3.000,00 euro ere berandutze interes, gastu eta kostuen gisa. 2007ko irailaren 3an, Tuterako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiak zorrak bere horretan dirauela eman zuen aditzera. Enbargo hori luzatu egin zen 2008ko urriaren 27an, I letrarekin.

-Tuterako Udalaren alde, enbargatutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak 2009ko abuztuaren 5ean emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 373,40 eurokoa da, 2008ko eta 2009ko ekitaldietakoa.

Tasazioaren balioa: 102.300,00 euro.

Bigarren lotea

Erregistrokoa.-38.528 zenbakiko finka, Tuterako Jabetza Erregistroko 3.257. liburukia, 881. liburua, 147. orria. Aparkatzeko tokia, hogeita bederatzi zenbakiaz markatua, eta trastelekua, hogeita bederatziaz ere, unitate fisiko bakar bat egiten dutela Tuterako Camino San Marcial kaleko orubean eraikita den hirigintza multzoaren sotoan. Azucarera poligonoko 13. etxe-saila da hirigintza multzo hori, eta aipatu kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bira bitarteko zenbakiez markatuta dago. Garajeak hamaika metro eta hirurogeita hamabost zentimetro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Trastelekuak lau metro eta hirurogeita bost zentimetro koadroko azalera erabilgarria hartzen du.

Katastrokoa.-Aparkatzeko tokia eta trastegela, 29az markatua, Tuterako León Gallart kaleko 71n. 1. poligonoa, 399. lurzatia, 2. azpiarea, 42 eta 104. hiri-unitateak, 12 eta 6 metro koadrokoak, hurrenez hurren.

Titulartasuna.-"Azucarera Promociones Inmobiliarias, S.A."ren alde, haren jabea baita jabari osoa duela, hala adierazita baitago 2003ko abenduaren 11n egindako eskritura bidez, 2004ko urtarrilaren 21eko 1. inskripziotik ateratzen denez.

Kargak:

-Tuterako Udalaren alde, enbargatutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak 2009ko abuztuaren 5ean emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 23,41 eurokoa da, 2008ko eta 2009ko ekitaldietakoa.

Tasazioaren balioa: 24.200,00 euro.

Hirugarren lotea

Erregistrokoa.-38.547 zenbakiko finka, Tuterako Jabetza Erregistroko 3.257. liburukia, 881. liburua, 185. orria. Aparkatzeko tokia, berrogeita zortzi zenbakiaz markatua, eta trastelekua, berrogeita zortziaz ere, unitate fisiko bakar bat egiten dutela Tuterako Camino San Marcial kaleko orubean eraikita den hirigintza multzoaren sotoan. Azucarera poligonoko 13. etxe-saila da hirigintza multzo hori, eta aipatu kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bira bitarteko zenbakiez markatuta dago. Garajeak hamaika metro eta hirurogeita hamabost zentimetro koadroko azalera erabilgarria hartzen du. Trastelekuak zortzi metro eta hirurogeita hamabost zentimetro koadroko azalera erabilgarria hartzen du.

Katastrokoa.-Aparkatzeko tokia eta trastegela, 48az markatua, Tuterako León Gallart kaleko 71n. 1. poligonoa, 399. lurzatia, 2. azpiarea, 61 eta 123. hiri-unitateak, 12 eta 10 metro koadrokoak, hurrenez hurren.

Titulartasuna.-"Azucarera Promociones Inmobiliarias, S.A."ren alde, haren jabea baita jabari osoa duela, hala adierazita baitago 2003ko abenduaren 11n egindako eskritura bidez, 2004ko urtarrilaren 21eko 1. inskripziotik ateratzen denez.

Kargak:

-Tuterako Udalaren alde, enbargatutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak 2009ko abuztuaren 5ean emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 28,98 eurokoa da, 2008ko eta 2009ko ekitaldietakoa.

Tasazioaren balioa: 28.600,00 euro.

Laugarren lotea

Erregistrokoa.-38.549 zenbakiko finka, Tuterako Jabetza Erregistroko 3.257. liburukia, 881. liburua, 188. orria. Aparkatzeko tokia, hamalau-A zenbakiaz markatua, Tuterako Camino San Marcial kaleko orubean eraikita den hirigintza multzoaren sotoan. Azucarera poligonoko 13. etxe-saila da hirigintza multzo hori, eta aipatu kaleko hirurogeita hamarretik laurogeita bira bitarteko zenbakiez markatuta dago. Hamabost metro eta laurogei dezimetro koadroko azalera erabilgarria hartzen du.

Katastrokoa.-Trastegela, 14-A zenbakiaz markatua, Tuterako León Gallart kaleko 71n. 1. poligonoa, 399. lurzatia, 2. azpiarea, 82. hiri-unitatea, 9 metro koadrokoa.

Titulartasuna.-"Azucarera Promociones Inmobiliarias, S.A."ren alde, haren jabea baita jabari osoa duela, hala adierazita baitago 2003ko abenduaren 11n egindako eskritura bidez, 2004ko urtarrilaren 21eko 1. inskripziotik ateratzen denez.

Kargak:

-Tuterako Udalaren alde, enbargatutako higiezinaren hirilurraren gaineko kontribuzioagatik. Udalak 2009ko abuztuaren 5ean emandako ziurtagiriaren arabera, zorra 28,98 eurokoa da, 2008ko eta 2009ko ekitaldietakoa.

Tasazioaren balioa: 8.100,00 euro.

3. Enbargatu beharrekoaren idatzoharrak: 2006ko abuztuaren 21eko enbargo eginbidea, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan 2007ko martxoaren 15ean idatzia, ketra hauekin:.

-32.966 finka, F letrarekin.

-38.528 finka, D letrarekin.

-38.547 finka, D letrarekin.

-38.549 finka, D letrarekin.

4. Lizitazioaren hasierako prezioa:

-Lehen lotea: 48.006,71 euro.

-Bigarren lotea: 24.176,59 euro.

-Hirugarren lotea: 28.571,02 euro.

-Laugarren lotea: 8.047,46 euro.

5. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 2. atalean ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzaren ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

6. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

7. Lizitatzaile guztiek, onartuak izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hau da:

-Lehen lotea: 9.601,34 euro.

-Bigarren lotea: 4.835,32 euro.

-Hirugarren lotea: 5.714,20 euro.

-Laugarren lotea: 1.617,49 euro.

Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela, edozein lotetarako.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko 1. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da:

-Lehen lotea: 180,07 euro.

-Bigarren lotea: 241,77 euros.

-Hirugarren lotea: 285,71 euro.

-Laugarren lotea: 80,87 euro.

9. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

10. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

11. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da ;bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera iragarriko da, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak gutxienez utz ditzaten, hau da:

FINKA

2. LIZITAZIOA

2. LIZITAZIOAREN %20

%1

LEHEN LOTEA. 32.966 ZENB. FINKA

36.005,03

7.201,01

360,05

BIGARREN LOTEA. 38.528 ZENB. FINKA

18.132,44

3.626,49

181,32

HIRUGARREN LOTEA. 38.547 ZENB. FINKA

21.428,27

428,57

214,28

LAUGARREN LOTEA. 38.549 ZENB. FINKA

6.065,60

1.213,12

60,66

12. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

13. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatzen ahalko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak.

14. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zordunek ez beste inork okupatzen duenik.

15. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

16. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

17. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta kostuak ordaintzen badira.

18. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta, enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0928239