159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko Ardoi sektoreko J-6.3 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udal Planeko Ardoi sektoreko J-6.3 lurzatiaren xehetasun azterlena, Jardín de la Cuenca, S.A.k sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Delako xehetasun azterlana Udal Idazkaritzan azter daiteke, bai eta egoki juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, betiere jendea hartzeko ordutegian bada.

Zizur Nagusian, 2009ko abenduaren 15ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0928411