159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Deialdia, udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

2009ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an, udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Alesbesko Udalak, 2009ko abenduaren 2an Gobernu Batzarrak egin bilkuran, erabaki zuen Fernando Ayala Sánchez udaltzain izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Alesbesen, 2009ko abenduaren 7an.-Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0927859