159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketa. Ondasun higiezinen enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela Aurelia Gauna Zufiaurre andrearen (NAN/IFK: 15782287D) aurka, eta bertan 2009ko azaroaren 12an Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezinak. Enkantea 2010eko urtarrilaren 29an eginen da, 08:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko lehen solairuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2010eko urtarrilaren 29an eginen da, 08:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko lehen solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak: BMW ibilgailua, modeloa: 320-D, matrikula: 1072CWN, txasisaren seriea eta zenbakia: WBAAL71020KG36555.

Titulartasuna.-Aurelia Gauna Zufiaurre andrea ageri da titular gisa.

Egiten den enbargoa: badaezpadako enbargoa, 2007ko irailaren 20an jasoa eta behin betiko bilakatu eta jasoa 2008ko urtarrilaren 20an Nafarroako Ondasun Higigarrien Erregistroan.

SARRERA

IDAZPENA

AGIRI ZK.

ONDASUN ZK.

20082222536

20080000463

15455/CAO

20070002140

3. Tasazioaren balioa: 3.781,00 euro.

4. Dirauten kargak: ez dira ageri.

5. Lizitazioaren hasierako prezioa: 3.781,00 euro.

6. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 5. atalean ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzaren ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

7. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

8. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 756,20 euro. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.

9. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienekoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko 1. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin zuzenean parte hartzea. Posturen arteko tarteak 40 eurokoak izanen dira.

10. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

11. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 2.835,75 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 567,15 euro. Posturen arteko tarteak 30,00 eurokoak izanen dira.

13. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

14. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa jarritako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Kasu horretan, ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak.

15. Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zordunak ez beste inork okupatzen duenik.

16. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

17. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

18. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta kostuak ordaintzen badira.

19. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta, enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2009ko abenduaren 14an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0928240