159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2135/2009 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Ángeles Equiza Arizcuren andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Arrotxapeko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2004ko martxoaren 26an emandako epaiaren betearazpena dela-eta Rosario González Mesas andreak jarritako 9608/2005 babes-errekurtsoaren autoetan, Konstituzio Epaitegiaren Bigarren Salak 2009ko apirilaren 20an emandako Epaiaren bidez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak azaroaren 15ean emandako 875/2005 Autoaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari agindu zaio behar diren jarduketak egin ditzala Rosario González Mesas andrea Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzan berriz jartzeko, horrela eraginkorra izanen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudetzailaren irailaren 9ko 1425/2994 Ebazpenaren bidez egindako izendapena. Horregatik, bidezkoa da María Ángeles Equiza Arizcuren andrea kargutik kentzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emandako 2134/2009 Ebazpenaren bidez, erabaki da Rosario González Mesas andrea Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzan berriz jartzea.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. María Ángeles Equiza Arizcuren andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Arrotxapeko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du abiaburuko lanpostura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, baita Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0927156