159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Vianako Udaleko albiente izateko
bi lanpostutarako izendatzeko proposamena

Albiente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2008ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean. Haren 8. oinarrian xedatua bete beharrez, oposizioko epaimahaiak David Arguijo Pérez eta César Quintana Nieto-Márquez Vianako Udaleko albiente izendatzeko proposamena egin du, biek probak gainditu baitituzte.

Vianan, 2009ko azaroaren 30ean.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0927632