159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia

Navarra de Suelo Industrial, S.A.k (Nasuinsa) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Cabanillasko jarduera ekonomikoen eremua urbanizatzea (2. fasea). Eremuak 280.000 m² ditu eta Olmo errekaren ezkerraldean dago.

Eskatzailea: Navarra de Suelo Industrial, S.A. (Nasuinsa).

Xedea: jarduera ekonomikoen eremua handitzeko obrak.

Ur-ibilgua: Olmo erreka.

Udalerria: Cabanillas (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko azaroaren 19an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Íñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E0927802