159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2009 aldaketa, kreditu berezia baita, aurrekontuko kontu-sail berri bat behar bezainbat diruz hornitzeko; hura Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren bidez finantzatuko da.

Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2009ko azaroaren 30ean.-Mankomunitateko burua, Pedro Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L0927673