159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4415/2009 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialista (profila: odol-hodietako interbentzionista) izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 1eko 1604/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialista (profila: odol-hodietako interbentzionista) izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 18ko 4053/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko fakultatibo espezialista (profila: odol-hodietako interbentzionista) izateko lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

DÍAZ DORRONSORO, LOURDES

INSAUSTI GORBEA, IÑIGO (P)

MARTÍNEZ DE LA CUESTA, ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

Oharra:

E: Euskaraz badakiela frogatzen du.

P: Euskara proba egin nahi duela adierazten du.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Francisco Javier Sada Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Mª Jesús Calvo Guitián andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Mahaikidea: José Ignacio Bilbao Jaureguizar jauna, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Luis Pina Insausti jauna, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Jorge Olier Arenas jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Jesús Ágreda Sádaba jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Fermín Urtasun Grijalba jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Francisco Javier Barberena Iriberri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: José Mª Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezko mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2010eko urtarrilaren 28an, 10:00etan, eginen dela adieraztea, Zerbitzu Zentraletako Batzar Gelan (Irunlarrea kalea, 39. zk., Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0928102