159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1625/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, 2009an eta 2010ean laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzen prozedura ebazten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako ekainaren 16ko 238/2009 Foru Aginduaren bidez, 2009an eta 2010ean laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia egin zen. Deialdiaren 3., 4. eta 8. oinarrietan bertan parte hartzeko baldintzak eta eskaerak baloratzean kontuan hartuko diren elementuak ezarri ziren. Hori guztia Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearekin bat; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren uztailaren 29ko 269/2009 Foru Aginduaren bidez zuzendu ziren foru lege hartan atzemandako akats materialak.

Garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzetarako eskaerak ikusi dira eta horiek zein egunetan aurkeztu diren kontuan hartu da.

Dagozkion espediente administratiboak aztertu dira eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horiei buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusi da.

Ekonomia eta Ogasunak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ikusi da.

Horrenbestez, Nafarroako Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraian adierazten diren espedienteak ez onartzea, horien helburua ez baitator bat deialdiaren helburuarekin. Hauxe da deialdiaren helburua: entitate eskatzaileko kideek laguntza teknikoa ematea tokiko bazkide zein kontraparteei edo esku-hartzearen onuradunei; edota garapen gaietan prestatu eta ikertzea (1. eta 3. oinarriak), diru-laguntza hauen bidez hornituz Nafarroako adituek lan horiek egiteko behar dituzten baliabideak; horixe da diru-laguntza hauek beste deialdi batzuetako helburu diren garapenerako proiektu arrunten diru-laguntzetatik bereizten duena. Hona hemen ez onartutako espedienteak:

-283/2009 espedientea, Asociación Solidarios eta Arua Elkartasun elkarteena, "Tantakako ureztapena sartzea (Uganda)" izeneko proiekturako.

-410/2009 espedientea, Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional OCSI/AMS erakundearena, "Santa Cruz Barillas udalerriko 10 komunitatetako emakumeen gaitasunak indartzea (Guatemala)" izeneko proiekturako.

-418/2009 espedientea, Fundación Empresa y Solidaridad erakundearena, "Mixteca Altako (Oaxaca) bi udalerritan gizarte eta antolaketa gaitasunak indartzea, genero ikuspegitik, herritarren parte-hartzerako eta lurralde kudeaketa iraunkorrerako (Mexiko)" izeneko proiekturako.

-426/2009 espedientea, Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional OCSI/AMS erakundearena, "Valle del Caucako herri indigenetako estantzia autonomoen kudeaketa, administrazioa eta partaidetza indartzeko laguntza teknikoa eta prestakuntza (Kolombia)" izeneko proiekturako.

2. Eskaera hauek ezestea, 8. oinarriaren 2. atalean ezarritako puntuaziora ez iristeagatik edo, hala badagokio, aurrekontuan diru aski ez izateagatik (oinarri beraren 4. atala):

-278/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitate Publikoarena. Proiektua: Garapenerako nekazaritzan ikertzea (Nafarroa). Puntuazioa: 570. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-279/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitate Publikoarena. Proiektua: Andeetako Amerikako erlijio, etnia eta hizkuntza gutxiengoak eta beren oinarrizko eskubideak babestea: bideokonferentzia bidezko irakaskuntza plataforma (Nafarroa eta zenbait herrialde). Puntuazioa: 475. Ezeztatzeko arrazoia: ez da gutxieneko puntuaziora iristen.

-280/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitate Publikoarena. Proiektua: Graduatu ondoko irakasgaitasunak indartzea Mozambikeko Unibertsitate Katolikoan-2. fasea (Mozambike). Puntuazioa: 590. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-282/2009 espedientea; REAS Navarra (Red de Economía Alternativa y Solidaria) entitatearena. Proiektua: Toki entitateei aholkularitza teknikoa ematea, Txirotasunaren Aurkako Nafarroako Itunaren esparruan (Nafarroa). Puntuazioa: 576. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-306/2009 espedientea; Fundación para el Desarrollo de la Enfermería (FUDEN) entitatearena. Proiektua: Sao Tomeko Osasun Zientzien Institutuko emagin eta erizain profesionalen prestakuntza atalen irakasgaitasuna indartzea (Sao Tome eta Principe). Puntuazioa: 428. Ezeztatzeko arrazoia: ez da gutxieneko puntuaziora iristen.

-341/2009 espedientea; Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioarena. Proiektua: EGE, etiketa edo garapenaren aldeko konpromisoa? Ikuspegi sindikala (Nafarroa). Puntuazioa: 546. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-369/2009 espedientea; Asociación Navarra Nuevo Futuro (ANNF) elkartearena. Proiektua: Munduko haur eta gazteak babestu eta sustatzea. Kale heziketari buruzko topaketak, Iruña 2009-2010 (Nafarroa). Puntuazioa: 578. Ezeztatzeko arrazoia: ez da ingurumen arloko puntuaziora iristen (10 puntu lortu ditu).

-386/2009 espedientea; Fantastic EURL UK Ltd. sukurtsalarena. Proiektua: Old Goako interpretaziorako, berrikuntzarako eta garapenerako zentroa - Bideragarritasun azterlana (India). Puntuazioa: 327. Ezeztatzeko arrazoia: ez da gutxieneko puntuaziora iristen.

-412/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitatearena. Proiektua: Nafarroako unibertsitateetan, egun, garapenerako hezkuntza zein egoeratan dagoen eta zein eragin duen ikasleengan (Nafarroa). Puntuazioa: 492. Ezeztatzeko arrazoia: ez da gutxieneko puntuaziora iristen.

-413/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitatearena. Proiektua: Pobretasun izugarrian diren herrialdeak. Arrazoien analisia eta balizko irtenbideak: migrazioak, teknologiaren eta hauskortasunaren nazioarteko transferentzia erakundeetan (Nafarroa). Puntuazioa: 315. Ezeztatzeko arrazoia: ez da gutxieneko puntuaziora iristen.

-414/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitatearena. Proiektua: Gizarte indartzea, kultura anitzeko inguruneetan: Nafarroako GKEen komunikazio estrategiak (Nafarroa). Puntuazioa: 397. Ezeztatzeko arrazoia: ez da gutxieneko puntuaziora iristen.

-416/2009 espedientea; Espainiako Gurutze Gorria-Nafarroako Batzarrarena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (lehenengoak ordezkaturik). Proiektua: Tresna merkeak sortzea, informazioa sendotzeko, konektibitate zaileko inguruneetarako terminal mugikorrak oinarri hartuta (Nafarroa). Puntuazioa: 598. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-419/2009 espedientea; Agrupación Fundación Empresa y Solidaridad elkartearena eta Servicio Tercer Mundo-SETEM Nafarroa erakundearena (lehenengoak ordezkaturik). Proiektua: Erosketa publiko arduratsua sustatzeko aholkularitza teknikoa, erakunde publikoak, gizarte zibila eta elkartasunerako ekonomiako entitateak tartean sartuz (Nafarroa). Puntuazioa: 501. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-420/2009 espedientea; Almáciga kulturarteko lantaldea. Proiektua: Caño Mochuelo indigenen erreserbako komunitate indigenen eskubideak indartzen (Kolonbia). Puntuazioa: 549. Ezeztatzeko arrazoia: ez da ingurumen arloko puntuaziora iristen (10 puntu lortu ditu).

-422/2009 espedientea; Agrupación Fundación Acción contra el Hambre elkartearena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (lehengoak ordezkaturik). Proiektua: Itsasoko ura edo ur gazikara gatzgabetzeko eguzki-ekipo komunitario bat garatzea, edateko ur hornidurarako, itsasoko uretik edo ur gazikaretik abiatuta, testuinguru ahuletan (palestinar lurraldeak). Puntuazioa: 570. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-424/2009 espedientea; Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena. Proiektua: herri indigenen giza eskubideei buruzko behatokia (Neuquén-Argentina). Puntuazioa: 589. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

-425/2009 espedientea; Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena. Proiektua: Gaitasuna sortzen, eskubideak babesten. Familia guarani gatibuen eta beren borondatez isolatuta dauden herrien ahulezia murriztea. Puntuazioa: 591. Ezeztatzeko arrazoia: ez dago dirurik 2010erako.

3. Jarraian aipatzen diren diru-laguntzak ematea, balorazio positiboa izan dutelako 8. oinarriarekin bat, eta 642.478 euroko gastua onestea, diru-laguntzak finantzatzeko 238/2008 Foru Aginduaren bidez baimendu baita; 192.478 euro erabiliko dira 2009ko ekitaldirako, 2009ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako lankidetzaren gaineko prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontu-sailaren kargura, eta 450.000,00 euro, 2010eko ekitaldirako:

-277/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Garapenerako lankidetza unibertsitarioaren Prestakuntza Solidarioa Programa" (2009-2010 ikasturtea) izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 610. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 16.640 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 190.620 euro. 2009rako diru-laguntza: 15.372,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 100.101,00 euro.

-281/2009 espedientea; Mugarik Gabe Nafarroa elkartearena (IFK: G-3143079-6). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Lankidetza arloko prestakuntza, genero ikuspegitik" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 620. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 1.529 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 20.533 euro. 2009rako diru-laguntza: 1.223,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 16.405,00 euro.

-326/2009 espedientea; Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) erakundearena (IFK: G-31449937). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Mont-Ngafulako (Kinshasa) erreferentziako ospitale orokorrari prestakuntza, laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea" izeneko proiektua, Kongoko Errepublika Demokratikoan egitekoa. Puntuazioa: 602. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 78.200 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 88.248 euro. 2009rako diru-laguntza: 57.300,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 66.248,00 euro.

-343/2009 espedientea; Solidaridad para el Desarrollo y la Paz, SODEPAZ erakundearena (IFK: G-78424587). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Lankidetza berritzen: garapenerako lankidetzari eta energia berriztagarriei buruzko nazioarteko prestakuntza jardunaldiak" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 605. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 2.000 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 62.558 euro. 2009rako diru-laguntza: 1.000,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 43.808,00 euro.

-368/2009 espedientea; Manabí elkartearena (IFK: G-3174311-5). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Tokiko garapenerako proiektuak identifikatu eta formulatzeko trebakuntza" izeneko proiektua, Ekuadorren egitekoa. Puntuazioa: 614. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 28.332 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 2.209 euro. 2009rako diru-laguntza: 21.680,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 0,00 euro.

-409/2009 espedientea; Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen federazio koordinatzailearena (IFK: G-3163089-0). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Gizartearen eta politikaren eragina lankidetzan eta garapenerako hezkuntzan, Nafarroan" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 649. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 72.117 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 75.608 euro. 2009rako diru-laguntza: 51.938,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 58.948,00 euro.

-415/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitatearena (IFK: R-3168001-J). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Peruko landa turismo komunitarioko ekimenen marketin eta merkaturatze plana" izeneko proiektua, Perun egitekoa. Puntuazioa: 624. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 24.388 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 74.175 euro. 2009rako diru-laguntza: 3.983,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 55.933,00 euro.

-417/2009 espedientea; Servicio Tercer Mundo-SETEM Nafarroa erakundearena (IFK: G-3142904-6). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Nazioarteko garapenerako lankidetzan eta finantza etikoetan prestatzea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 605. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 5.102 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 9.861 euro. 2009rako diru-laguntza: 4.082,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 7.757,00 euro.

-421/2009 espedientea; Almáciga kulturarteko lantaldea (IFK: G-8195809-2). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Herri indigenak eta nazioarteko lankidetza. Eraginak aztertzea, eskubideen erabileran" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 607. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 17.800 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 51.700 euro. 2009rako diru-laguntza: 13.400,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 41.200,00 euro.

-423/2009 espedientea; Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Giza eskubideen adierazle tematikoak sortu eta sistematizatzea. Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegian sakontzea, lankidetzarako" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Puntuazioa: 616. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2009an: 17.300 euro. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2010ean: 74.300 euro. 2009rako diru-laguntza: 12.500,00 euro. 2010erako diru-laguntza: 59.600,00 euro.

4. Betebeharra aitortzea eta aipatu diren entitateei ordainketa baimentzea, diru-laguntzaren aurrerakin gisa eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren, 2009ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako lankidetzaren gaineko prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontu-sailaren bitartez:

-277/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Garapenerako lankidetza unibertsitarioaren Prestakuntza Solidarioa Programa" (2009-2010 ikasturtea) izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 15.372,00 euro.

-281/2009 espedientea; Mugarik Gabe Nafarroa elkartearena (IFK: G-3143079-6). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Lankidetza arloko prestakuntza, genero ikuspegitik" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 1.223,00 euro.

-326/2009 espedientea; Organización Navarra Ayuda entre los Pueblos (ONAY) erakundearena (IFK: G-31449937). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Mont-Ngafulako (Kinshasa) erreferentziako ospitale orokorrari prestakuntza, laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea" izeneko proiektua, Kongoko Errepublika Demokratikoan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 57.300,00 euro.

-343/2009 espedientea; Solidaridad para el Desarrollo y la Paz, SODEPAZ erakundearena (IFK: G-78424587). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Lankidetza berritzen: garapenerako lankidetzari eta energia berriztagarriei buruzko nazioarteko prestakuntza jardunaldiak" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 1.000,00 euro.

-368/2009 espedientea; Manabí elkartearena (IFK: G-3174311-5). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Tokiko garapenerako proiektuak identifikatu eta formulatzeko trebakuntza" izeneko proiektua, Ekuadorren egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 21.680,00 euro.

-409/2009 espedientea; Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen federazio koordinatzailearena (IFK: G-3163089-0). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Gizartearen eta politikaren eragina lankidetzan eta garapenerako hezkuntzan, Nafarroan" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 51.938,00 euro.

-415/2009 espedientea; Nafarroako Unibertsitatearena (IFK: R-3168001-J). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Peruko landa turismo komunitarioko ekimenen marketin eta merkaturatze plana" izeneko proiektua, Perun egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 13.983,00 euro.

-417/2009 espedientea; Servicio Tercer Mundo-SETEM Nafarroa erakundearena (IFK: G-3142904-6). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Nazioarteko garapenerako lankidetzan eta finantza etikoetan prestatzea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 4.082,00 euro.

-421/2009 espedientea; Almáciga kulturarteko lantaldea (IFK: G-8195809-2). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Herri indigenak eta nazioarteko lankidetza. Eraginak aztertzea, eskubideen erabileran" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 13.400,00 euro.

-423/2009 espedientea; Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-3124904-8). Diru-laguntzaren xedeko proiektua: "Giza eskubideen adierazle tematikoak sortu eta sistematizatzea. Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegian sakontzea, lankidetzarako" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa. Diru-laguntzaren aurrerakina: 12.500,00 euro.

2010eko diru-laguntzaren aurrerakina deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz ordainduko da, eta, 2009ko diru-laguntza osoa arrazoiz frogatu ezin bada, 2010eko diru-laguntzaren aurrerakina ordaintzen ahalko da, frogatu gabeko zenbatekoa deskontatuz.

5. Diruz lagundutako entitateei eskatzea 2011ko martxoaren 31 baino lehen justifika dezatela, txosten tekniko eta ekonomikoaren bitartez, diru-laguntzak zertan erabili dituzten, hamahirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

6. 2009ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontu-sailari dagozkion 91.145 euro ordaintzeko baimena kentzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Atarian argitaratzea eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau entitate interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Álvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0927298