159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2010eko karga-tasak

Udalak, 2009ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

1.-Indarra duten ordenantza fiskaletako tasak egungo horretan uztea. Haien azken aldaketa 2008ko urriaren 29ko osoko bilkuran onetsi zen, eta 2009ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 23an. 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina beren horretan egonen dira, bertzerik xedatzen ez den bitartean.

Onespena jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta horrekin batean erabakia irmo bilakatuko da.

2.-Zergen indizeak, ehunekoak eta karga-tasak beren horretan uztea, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarraituko baitute, bertzerik xedatzen ez den bitartean, 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26koan, agertzen diren gisan.

Orkoienen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0927675