159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak egiteko baimen eskaera.

Eskatzailea: Soledad Ezcurra Salaverri.

IFZ: 44619166 V.

Helbidea: Askarraga auzoa. Xurinea etxea. 31750-Donamaria (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Epeloaldea 1.0100.170.020.020.20

Tokia: 2. poligonoko 8. eta 9. lurzatiak. Askarraga auzoa.

Udalerria eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta xedea:

Soledad Ezcurra Salaverri andreak baimena eskatu du Xuaxteko erreka gurutzatuko duten saneamendu eta hornidura hodiak jartzeko eta errekaren txukuntasun eremuan etxebizitza bat eraikitzeko, Donamariako (Nafarroa) udal mugapean, 2. poligonoko 8. eta 9. lurzatietan.

Etxebizitza errekatik 7 metrora eraikiko da, errekaren ohetik 2,21 metro gorago. Hornidura eta saneamendu hodiek lur azpitik gurutzatuko dute erreka, metro bateko sakoneran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2009ko azaroaren 25ean.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E0927699