159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Arau Subsidiarioetako U.A.U. 5.9 unitatearen birzatiketa.
Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak 2009ko irailaren 24an onetsi zuen hasiera batean U.A.U. 5.9 unitatearen birzatiketa proiektua, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia 2009ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, argitaratuta. Epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, aditzera ematen da Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi duela U.A.U. 5.9 unitatearen birzatiketa proiektua, unitatearen Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lakuntzan, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0928496