159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Administrari-ofizial izateko oposizioa. Kontratatzeko proposamena

San Adriango Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an. Oposizioko probak bukatuta, epaimahaiak, 2009ko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki du María Yolanda Iriberri Pascual kontratatzeko proposamena egitea San Adriango Udalari, berak atera baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Delako deialdiaren 7.2 oinarrian ezarriari jarraikiz, kontratatzeko proposatu den izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako frogagiriak San Adriango Udaleko Erregistro Orokorrean; horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, kontratatzeko proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Eta hori guztia argitara ematen da, alor honetan indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2009ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0927669