159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-A-157 lub

Javier Jesús Díaz Lasak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Javier Jesús Díaz Lasa.

Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

Hargunea eginen den alderdia: Elizpea.

Hargunea eginen den udalerria: Ostitz (Odieta, Nafarroa).

Xedea: ureztaketa.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,04 l/s

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, ur-hargunea Elizpea alderdian eginen da. Motor elektrikodun motoponpa batek ura atera eta aspertsio bidezko ureztatze sistemaraino bultzatuko du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko azaroaren 20an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E0927702