159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 51. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2; Iruña) eta San Martin Unxeko Udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Instalazioa: "El Espartal" mailegua, Nafarroako Ubidea egiteko; 7B, 8, 9 eta 10A tartea. Sustatzailea: UTE Tafalla Canal. Tokia: San Martin Unxeko 4. poligonoko 170, 228, 233, 234, 235, 236, 237, 238 eta 638. lurzatiak. Udala: San Martin Unx

Iruñean, 2009ko azaroaren 25ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0927538