159. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

105/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, María Amparo Ruiz Martínez andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela organo eskudunak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Amparo Ruiz Martínez andrea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kontrol Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 1ean.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0927753