79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 707/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Kirurgia Pediatrikoko arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 38/2026 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoei loturiko epatzean. Ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko prozeduretarako. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
20/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gizarte inklusiorako aparteko laguntzen zenbatekoak eguneratzen dituena 2026rako.
52E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena: "Nafarroako arte eszeniko eta musikalen hirugarren sektoreko entitateentzako dirulaguntzak, jaialdiak, zikloak eta ikuskizunak finantzatzeko". DDBN kodea: 894605.
56E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "ÁGORART, arte ikasketetan sakontzeko bekak 2026-2027" izeneko dirulaguntzen deialdia. DDBN kodea: 894824.
182/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena apirilaren 27ko 297/2023 Ebazpena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira abere lehiaketak antolatuz nekazaritzako produktuak sustatzeko laguntzak emateko, eta 2026ko laguntzen deialdia onesten baita. DDBN kodea: 895546.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
35C/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Zubilan Servicios Varios SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
44C/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Transportes Azpiroz SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa.
1.7. BESTELAKOAK
8E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Ondare Zerbitzuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hark egin ditzan Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion kontratazio publikoko jarduketa materialak, teknikoak eta kudeaketakoak.
14/2026 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, 2026ko martxoaren 25ekoa, abenduaren 22ko 18/2025 Foru Legea dela-eta. Foru lege hori talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzkoa da.
3E/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Urrotz-Hiriko balorazio txostena onesten duena.
4E/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Untzitibarko balorazio txostena onesten duena.
Iruñeko, Berriobeitiko eta Galar zendeako ondasun higiezinen ENKANTEA.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BASABURUA
Zerbitzu anitzetako enplegatuak kontratatzeko zerrenda, haren bidez bajak, baimenak eta beste egoera batzuk betetzeko
BERRIOBEITI
Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren (aparejadorea) plaza bat betetzeko Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
CADREITA
2026ko lan publikoaren eskaintza
CORELLA
Oposizio-lehiaketa murriztua, gerokultoreen hamalau plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
ETXARRI ARANATZ
Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa. Onartuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta euskara probaren eta proba praktikoaren datak
GARINOAIN
Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuak aldi baterako kontratatzeko premiei erantzuteko
LERIN
Aldi baterako zerbitzu anitzetako enplegatuak kontratatzea
MONTEAGUDO
Deialdia, bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, oposizio murriztuaren bidez
ORKOIEN
Aldi baterako kontratazioak Musika Eskolan, gitarrako irakasleen lanpostuak betetzeko
IRUÑA
Oposizioa, hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzailearen 2 plaza betetzeko
Akats zuzenketa erdi mailako tituludunaren (lorategiak) 2 plaza betetzeko oposizioaren iragarkian
VILLATUERTA
Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketan
SAN ADRIÁNGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CÁRCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin etxeko laguntza zerbitzuko familia-langileen plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidekoa (errelebo-kontratuarekin)
ETXARRI ARANATZ
Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko lan publikoaren eskaintza
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, psikologoaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, txanda murriztuan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta oposizioaldiko probaren eguna
NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA
Oposizioa, bete daitezen toki-garapenerako agenteen bi plaza, lan-kontratudunen araubidekoak, lanaldi osoan eta epe mugagabean aritzeko
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, 22. poligonoko 240. lurzatiko 11. unitatean. Hasierako onespena
ARGUEDAS
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena
BERIAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
BERRIOBEITI
Urbanizazio-proiektua, Muskildako BP-1 unitatean. Hasierako onespena
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
CABANILLAS
Hiri-jarduketarako plan berezia helbide honetan: Camino del Raso 1. Hasierako onespena
Berraztertzeko errekurtsoa, hirigintza-aholkularitzaren kontratazioarekin lotuta
KASEDA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 129. lurzatian. Hasierako onespena
CASTEJÓN
Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua
FUSTIÑANA
Jarduera-lizentzia ematea. Turismo, hezkuntza eta kultura arloko Bardeako informazio- eta dinamizazio-zentroa
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Orga jasotzaileen konponketa- eta mantentze-lanak egiteko lantegia
GARINOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea espediente jakin batzuk izapidetzeko
GENEVILLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-kafetegia
GESALATZ
Enkante publikoa, belarrak errentan emateko
Enkante publikoa, iraungitako Muzkiko Kontzejuaren belarrak errentan emateko
LERIN
2/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Aldaketa, Herri-lurrak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
LEDEA
Aldatzea 1. poligonoko 418. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea
LUZAIDE
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
ORKOIEN
Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
OTEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, EU-1 antolamendu-unitatean. Hasierako onespena
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegia
Jarduera-lizentziaren eskaera. Okindegia eta kafetegi-taberna
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa
SAN ADRIÁN
Hiri-jarduketarako plan berezia, zeinaren bidez aldatu nahi diren San Adriángo Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko URI-3 unitatearen eta UT4 unitateko 3. poligonoko 1827. eta 1828. lurzatien hirigintza-determinazioak. Berriz jendaurrean jartzea
SAN VICENTEKO KONTZEJUA
1/2025 aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena
TUTERA
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren buruaren ordezkapenaren amaiera
Herri-lurren desafektazioa, gero zorupea kargatzeko, ezar dadin "Serralta haize-parkearen berrindartzearen ebakuaziorako 66kV-eko goi tentsioko lurpeko linea"
Herri-lurren desafektazioa, gero zorupea kargatzeko, ezar dadin "San Gregorio haize-parkearen berrindartzearen ebakuaziorako 66kV-eko goi tentsioko lurpeko linea"
UXUE
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honi eragiten dion xehetasun-azterketan: Elkano-Ibiriku-Eguesko industrialdeko 1. sektoreko AR-2 banaketa eremuko 6. intsula. Hasierako onespena
VILLATUERTA
Ordenantza, kutsadura akustikoaren aurka babestekoa. Behin betiko onespena