2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Aldaketa, Herri-lurrak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Leringo herri-lurrak arautzen dituen udal ordenantzan.
Ordenantzaren aldaketa hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lerinen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2604685