2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Arguedasko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazio xehatuetan.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2604705