79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Akats zuzenketa erdi mailako tituludunaren (lorategiak) 2 plaza betetzeko oposizioaren iragarkian

Oharturik akatsa dagoela Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 16an hartutako erabakian, zeinaren bidez onetsi baitzen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko erdi mailako tituludunaren (lorategiak) 2 plaza oposizio bidez betetzeko deialdia (deialdi hori 2026ko 47. NAOn, martxoaren 5ekoan, argitaratu zen), Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 13an, honako hau erabaki du:

1.–Deialdiaren 2.1.1 oinarriko c) apartatua aldatzea.

Hau dioen zatian:

c) Unibertsitateko Gradu- edo Diplomatura-titulua, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko titulua edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo hura erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Beste hau behar du:

c) Unibertsitate-gradua Nekazaritzako Ingeniaritzan edo gradua Basogintzako Ingeniaritzan, edo nekazaritzako ingeniari teknikoaren eta basogintzako ingeniari teknikoaren lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duten unibertsitate-titulazio ofizialak, edo baliokidetzat jotako titulua.

2.–Eskabideak aurkezteko hogei egun naturaleko beste epe bat irekitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta biharamunetik hasita, aurreko betekizuna betetzen dutenendako.

Horretarako gaitutako hasierako epean eskabidea aurkeztu zutenek, aipatutako titulazio-betekizuna betetzen badute, ez dute berriro eskaerarik aurkeztu beharko.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu dadila agintzea.

Deialdi honen, haren oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko apirilaren 13an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2605513