79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, 22. poligonoko 240. lurzatiko 11. unitatean. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, alkateak 2026ko martxoaren 23an emandako 185 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-kudeaketako hitzarmen bat, dirutan emateko Antsoaingo 22. poligonoko 240. lurzatiko 11. hiri-unitateko Hiri-jarduketako plan bereziaren ondoriozko nahitaezko lagapenak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunbeko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2. eta 25.5 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antsoainen, 2026ko martxoaren 24an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2604605