79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, EU-1 antolamendu-unitatean. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2026ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Oteitzako EU-1 antolamendu-unitatean.

Erabakia jendaurrean egonen da eta entzunaldia emanen zaie interesdunei hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki iruditzen zaizkien alegazio idazkiak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oteitzan, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2604336