79. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Uxueko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza honen aldaketa: Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta arauzko jendaurreko aldiaren iragarkia argitara eman zen 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu dira, honekin batera ematen den testuaren arabera, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Uxuen, 2026ko martxoaren 24an.–Jarduneko alkatea, María Victoria Tellechea Leoz.

ONETSITAKO TESTUA

ERANSKINA

1.–Ehorzketak.

(...)

–Erroldatuen tratamendu bera izanen dute, hiltzeko tenorean erroldaturik egon gabe ere, hil aurreko bost urteetan Uxuen erroldaturik egon direla frogatzen bada, edo hiltzeko unean hiri kontribuzioa ordaintzen ari badira. Hileta zerbitzuen gastuak, enpresa adjudikaziodunaren fakturaren arabera, eta 210 euro, Uxueko Udalaren kontuan sartzeko.

–Erroldatu gabeak izan, eta aurreko baldintzak frogatzen ez dituztenak: hileta zerbitzuen gastuak, enpresa adjudikaziodunaren fakturaren arabera, eta 410 euro, Uxueko Udalaren kontuan sartzeko.

2.–Desobiratzeak.

Hilerriko hilobi guztietarako: hileta zerbitzuen gastuak, enpresa adjudikaziodunaren fakturaren arabera, eta 210 euro, Uxueko Udalaren kontuan sartzeko.

Bada aukera gorpu bat hobitik atera eta kolunbariora eramateko. Kostua hau izanen da:

–Gorpua Uxueko hilerrian badago, 210 euro hobitik ateratzeagatik, familia arduratuko da eramateaz eta errausketaren gastuez, eta 103 euro Uxueko kolunbarioa erabiltzeagatik.

–Errautsak beste hilerri batetik heldu badira, 309 euro ordainduko dira kolunbarioa erabiltzeagatik.

3.–Kolunbarioen erabilera lagatzea (hondarrak eta/edo errautsak).

Kolunbarioaren erabileraren kontzesioa, 10 urtekoa izanen baita, erroldatuentzat edo hiri kontribuzioa ordaintzen dutenentzat: 103 euro / erroldatu gabeentzat: 309 euro. Kolunbarioaren erabileraren 1. luzapena, 10 urtez: 103 euro; eta 2. luzapena, 10 urtez (azkena): 103 euro.

4.–Panteoiak.

Orain dauden panteoien erabileraren kontzesioa ehorzketa bakoitzeko 210 eurokoa izanen da erroldatuentzat edo hiri kontribuzioa ordaintzen dutenentzat, eta 410 eurokoa erroldatu gabeentzat edo hiri kontribuzioa ordaintzen ez dutenentzat; alokairuagatik urtean 57 euro ordainduko dira, eta ulertuko da gorpuzki horiek ez direla aterako.

Iragarkiaren kodea: L2604601