2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Aldi baterako kontratazioak Musika Eskolan, gitarrako irakasleen lanpostuak betetzeko
Alkatearen 2026ko martxoaren 31ko 244/2026 Ebazpenaren bidez, Orkoiengo Udaleko Musika Eskolarako gitarra espezialitatean irakasleak kontratatzeko beharrak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda egiteko deialdia onartu da, lehiaketa-oposizio bidez, sortzen diren beharren arabera.
Hautaketa-prozesu hau burutzeko, gai honi buruz honako hauetan xedatutakoa bete beharko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onartutako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, hura garatzeko eta betearazteko emandako Sarrera Erregelamendua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuko dira.
Orkoienen, 2026ko martxoaren 31n.–Jarduneko alkatea, Diego Viñas Ayuso.
Iragarkiaren kodea: L2604997